Bat egiten dute Euskal Konfederazioak azaroaren 21erako antolatu duen mobilizazioarekin. Nahi dute euskarak frantsesaren ber heineko lekua ukan dezan. Baita Frantziako Konstituzioaren 2. artikuluaren aldaketa ere.
Frantziako Konstituzioaren 2. artikuluaren aldaketa nahi dute Ipar Euskal Herriko 300 hautetsi baino gehiagok
Koofizialtasuna galdetzen dute ere euskarak eta gaskoiak frantsesaren ber heineko lekua ukan dezaten. Izenpetzaileetan Max Brisson, Colette Capdevielle, Frédérique Espagnac, Iñaki Etxaniz eta Peio Dufau parlamentariak aurki daitezke. Euskararen Garaia Da azaroaren 21eko manifestazioa kari, hautetsien deialdia antolatu du Euskal Konfederazioak, Euskal Hirigune Elkargoan, ostiral goiz honetan (azaroaren 13an).
Alain Iriart Elkargoko lehendakariak, Frédérique Espagnac senatariak, Peio Dufau eta Colette Capdevielle diputatuek eta Jean René Etxegarai Baionako auzapezak hitza hartu dute besteak beste Euskararen Garaia Da mobilizazio egunera deituz. Azaroaren 21ean iraganen da Baionan.
Bezperan (azaroaren 12an), dei auzitegitik pasa ziren Baiona eta Sarako auzapezak Prefetak auzipeturik, euskararen aldeko aitortza bozkatu zutelako. Eta auzitegian Frantziako Estatuko ordezkaririk ez izateak harridura sortu du hautetsiengan.
Alain Iriart Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria:
Peio Dufau diputatua ere hor zen eta Paul Molac diputatu bretoiarekin batean Konstituzioaren bigarren artikuluaren aldatzeko proposamena eginen dutela laster aipatu du:
Irene Itursarri Bokaleko hautetsia eta Jean-Marc Oçafrain Ortzaizeko auzapezaren lekukotasunak ere bildu ditugu: