Ipar Euskal Herriko hainbat toki pinu nematodo eritasunaren hedapena mugatzeko eremuan sartu dira

Martxoan Landesetan kasu bat atxeman ondotik, pinu nematodo eritasunaren kontrako dispositiboa azkartzea erabaki du prefeturak. Angelu, Bokale, Baiona, Mugerre, Lehuntze, Urketa, Beskoitze, Bardoze, Gixune, eta Samatzen arau berriak plantatu dituzte.

Ipar Euskal Herriko hainbat toki pinu nematodo eritasunaren hedapena mugatzeko eremuan sartu dira
Pinuak artxiboetako argazki batean. ALBERTO ELOSEGI
Xarlot Etxeberri
2026/04/29 18:32

Martxoan Landesetan kasu bat atxeman ondotik, pinu nematodo eritasunaren kontrako dispositiboa azkartzea erabaki du prefeturak. Eremu mugatu bat plantatu dute: 500 metroko inguruan eremu funditua, eta 20 kilometroko inguruan, geriza eremua. Horretan sartzen dira Angelu, Bokale, Baiona, Mugerre, Lehuntze, Beskoitze, Urketa, Bardoze, Gixune, eta Samatze.

Gainera apiriletik urria arte tenperatura altuek nematodoaren zabaltzea bultzatzen ahalko dute, eta beraz bere hedatzea azkartzen. Testuinguru honetan, geriza eremua, hiru zentimetroko diametroko landare sentsibleen mozte edo xedarratzeak debekatuak dira; hots arraxindunak, pinuak, izaiak edota zedroak... Salbuespenak izan ezik, urgentziazko egoeretan pertsonak edo ontasunak babesteko, edota elektrizitate lineak segurtatzeko urbanismo edo eraikitze obren kari.

Horrez gain, haien garraiatzea ere arautua da. Eremu mugatuko profesionalek erregistro ofizialean agertu behar dute, eta haien urteko aktibitateen deklarazioa eguneratuak izan behar dira. Azkenean, landareak sarepean garraiatu behar dituzte.

Interesgarri izanen zaizu