« Palestinaren aldeko borroken kriminalizazioaren eta sionismoaren normalizatzearen kontrako » elgarretaratzea egin du atzo arratsaldean Iparraldea Palestinarekin taldeak, Baionako herriko kontseilu denboran.
Mobilizazioa Baionako Palestinarekin taldeak eta Iparraldea Palestinarekin sareak deitua zuten. Protesta Herriko Kontseiluaren bilkurarekin batera egin dute, Palestinarekiko elkartasunaren kriminalizazioa eta sionismoaren normalizazioa salatzeko.
Sareak Baionako bestetan Herriko Etxeak izandako jarrera salatu ditu. Hemen eztabaida sortzen duena uztailaren 23ko Herriko Kontseiluan egindako adierazpenak dira: Henri Etcheto (PS), Jean-René Etchegaray auzapeza (Renaissance) eta Jean-Claude Iriart (EH Bai) ados agertu ziren gaiaren inguruko aldarrikapenak gorroto-mezutzat jotzean. Elixabet Etxandik hori dio, Iparraldea Palestinarekin taldeko kidea da.
Taldeak dio Israel desegitearen aldarriak ez duela juduen aurkako mezurik adierazten; Israelgo estatu-aparatua eta sionismoa ditu kritikagai, Palestinako askatasuna eta bizikidetza aldarrikatzeko.
Entzun Elixabet Etxandi Playerrean.