Iragan ostiralean Urdiñarbeko ardi intseminazio zentro berriaren estreinaldia ospatu da 400 pertsonen presentziarekin. Hiru milioi euro baino gehiago inbertitu dituzte tresna berrian. 600 marroen artegiaz gain laboratorio berri bat eraiki dute.
Igaran ostiralean, 400 bat jenderen presentziarekin egin da Urdiñarbeko ardien intseminazio zentro berriaren estrenaldia. 200 metro luze egiten dituen iparraldeko artegi handienean 600 bat marro badira, artegi ohian ardi zonbait ere badirelarik beste ikerketa zonbaiten eramaiteko. Bestalde “fenotipo” egiteko plataforma/laborategi bat ere eraiki dute. Ordezkari ezberdinen hitzartzeetaz gain, talde ttipitan egin dira eraikinen bisitak. 2.8 milio euro kostatu dute lanek, eta 400.000 euro eki panelek. Zentroak berak 900.000 euro diruztatu ditu, gaineratekoa sos lagungoek estali dutelarik.

Normetan ez ziren 80. hamarkadako instalazioak utzirik orai bai kabale baita 56 langileendako baldintza onak ukanen dituzte lekuko 3 ardi arrazen genetikaren lantzeko. Azken 15 urteetan lantzen den parasitismoaren ildoak bere lehen emaitzak emaiten ditu, orai ardien genetika beroteer buru egiteko landu gei dute.
