Iparraldeko Orkestrak 2026-2027ko denboraldia aurkeztu du, 14 serie eta 32 kontzerturekin Ipar Euskal Herri osoan zehar. Benjamin Levy zuzendari berriaren eskutik, tokiko musikari eta bertsolariak omenduko dira, Xalbador batik bat.
Iparraldeko Orkestrak bere 2026-2027 denboraldia aurkeztu zuen iragan ostiralean. Denboraldi berria aberatsa eta zabala izanen da: 14 serietan banatutako 32 kontzertu eskainiko ditu, Ipar Euskal Herri osoan barna, Santa Grazitik Baionara, baita Errenterian ere, Gipuzkoan.
Filipe de Ezcurra konpositoreak azaldu digun bezala, aurtengo denboraldiak berezitasun berezi bat izanen du, Ipar Euskal Herriko musika ondarea eta bertako sortzaileak erdigunean ezarriko baititu. Egitaraua Benjamin Levy Iparraldeko Orkestrako zuzendari musikal berriak landu du. Levyk hamar urtez Canneseko Orkestraren zuzendaritza artistikoa eraman du, eta bere lehen denboraldian Euskal Herriko musikari eta bertsolari handiak omendu nahi izan ditu. Horien artean, Fernando Aire Xalbadorri eskainitako omenaldia izanen da denboraldiko une garrantzitsuenetako bat.
Iparraldeko Orkestraren 2026-2027ko programa osoa eta kontzertuen inguruko informazio guztia Iparraldeko orkestraren webgunean atzemanen dituzue.
Filipe de Ezcurra konpositorea Goiz Berriko gomita zen astelehenean, orrialde honetan entzungai da.