(Xiberoa)

Iratiko jatetxearen zerratzea deliberatu du Xiberoko Botingoak

Aurten ere 187.000 euro galdurik eta aitzineko urtean gehiago, Iratiko jatetxea zerratzea deliberatu du Sindikatak. Nahiz eta jabe egon hori kudeatuko duen arra hartzaile bat bilatzen dute. Sasoien arabera oren gehiago edo gutiagoren egiteko gisan.

Iratiko jatetxearen zerratzea deliberatu du Xiberoko Botingoak
Iratiko jatetxea. XIBEROKO BOTINGOA
Ximun Üthürralt
2026/03/03 17:13

Neskenegunean Iratiko jatetxearen zerratzea deliberatu du Xiberoko Botingo/sindikatak. Sindikatak bere azken bilkura zuen herriko bozak gabe. Urteko bilanean agertzen da  Iratiko jatetxeak 187.000 euro galdu dituela. Nahiz eta aitzineko urtean beno galtze gutiago izan, halere ostatuaren zerratzea deliberatu duela argitzen deiku Jacques Barreix botingoa buruak:

Hots nahiz eta sindikata jabe egon, tresna kudeatuko lukean arra hartzaile bat txerkatzen dute. Ofiziokoen arabera ongi hornitua den tresna delarik Iratiko jatetxea. Justoki arra hartzearen aldetik zertan diren kondatzen digu sindikatu buruak:

Heien aldetik etxolek arrakastarekin segitzen dute Iratin eta akanpalekuak %33ko emendatze bat ukan du 2025ean.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu