Astelehen goiz honetan supituki zendu da auzapez abertzalea. 2000. urtetik zen auzapez eta bi aldiz izan zen hautagai, 1992 eta 2004ko kantonamendu bozetan, eta beste bi, aldiz, Europako parlamenturako hauteskundeetan.
JeanDo Iriart bat-batean zendu da astelehen goiz honetan. Garaian Euskal Herriko Alderdi Sozialistako kide izan zen, 1980an desegin zen Ipar Euskal Herriko lehen alderdi abertzalea eta 2000.urtean auzapez izan aitzin kantonamenduko bozetara aurkeztu zen 1992an eta 2004ean. Pauen urte luzez lan egin zuen eta LAB sindikatuko kide izan zen.
Pandemia garaian, eta hondotik, Frantziako Gobernuak mugak fisikoki hetsi zituen. Iriartek ekintza ainitz antolatu zituen Larraineko bortuko mugako pasabidea irekia izan zedin.
Buruz Buru izeneko auzapezen arteko solasaldia parte hartu zuen joan den hilabetean, Uztarrozeko auzapez den Jone Alastueirekin batera. Hemen bien arteko kalakaldia entzungai