Jean-Jacques Lasserrek joko politiko bat ikusi du Iparraldeko auzapezen gutunaren gibelean

Aste honetan Iparraldeko ehun bat hautetsik gutun bat igorri diote prefetari Euskararen aldeko deliberoen aipatzeko. Azpimarratzekoa da lurralde honetako hautetsi batzuk ez izenpetzeko erabakia hartu dutela. Horietan da Jean-Jacques Lasserre.

Jean-Jacques Lasserrek joko politiko bat ikusi du Iparraldeko auzapezen gutunaren gibelean
Departamenduko Kontseiluko lehendakaria da Jean-Jacques-Lasserre. EUSKAL IRRATIAK
Erredakzioa
2026/11/13 18:20

Gure lurraldeko ehun bat hautetsik prefetari igorri diote gutuna, Euskararen aldeko herrietako deliberoen aipatzeko. Bilkura galdegin diote. Baina ez dute gure lurraldeko hautetsi guziek izenpetu. Auzapez edo departamenduko kontseilari frangok ez parte hartzeko erabakia hartu dute.


Jean-Jacques Lasserrek azpimarratu digu Euskararen defentsaren alde zela, politika ausartak behar zirela Euskararen salbatzeko. Herrien deliberoen afera honetan, Estatuaren jarrera kritikatu du: "Nik uste dut afera honek ez duela zalantzan jartzen Errepublikaren izatea". Ondoko urteetan, gai hori ez dela sobera politizatu beharko erran du gure mikroan.


Ikusiz izenpetzaileen artean sentsibilitate desberdineko hautetsiak direla, eta haren ustez Frantziako Errepublika ez dela lanjerrean, zendako gutuna ez duen izenpetu galdegin diogu. Argiki erran du Jean-Jacques Lasserrek bere ustez gutunaren iniziatiban zirela "formazio politiko" berezi batzuk, eta horrekin ez zela konforme.


Baionako suprefeta


Baionako suprefeta den Mathieu Duhameli ere ihardukitze bat galdegin diogu. Arrapostu sinplea ukan dugu: hizkuntza politika ausarta eraman nahi duela Estatuak, baina herrien deliberoen aldetik bazela koadro legal arazo bat.

Interesgarri izanen zaizu