Konfiantzaz beterik aurkezten dela azpimarratu du jarraitzeko gaur arte Baionan eraman duen lana bere taldearekin. Lista geroago aurkeztea erabaki badute ere, taldea tendentzia ezberdinez osatua dela zehaztu du, eskuinetik ezkerrera.
Sinbolikoki, 2025eko urte bukaeran egindako mediateka berriaren aitzinean Jean-René Etxegarai Baionako auzapezak ofizialki erran du hirugarren kargualdi batendako aurkezten dela.
Konfiantzaz beterik aurkezten dela azpimarratu du Etchegaryk jarraitzeko gaur arte Baionan eraman duen lana bere taldearekin; hala nola, herritarren babesteko, beren egunerokoa hobetzeko eta laguntzeko. Gehitu du egunerokoan ere herritarrek aurkeztea galdegiten diotelako erabaki hau hartu duela.
Lista geroago aurkeztea erabaki badute ere, taldea tendentzia ezberdinez osatua dela eskuinetik ezkerrera eta elkartasunaren zerrenda dela azpimarratu du: "Izanen dira ezkerreko pertsona batzuk; batzuk joan den kargualdian jada hor ziren. Izanen dira eskuin errepublikanoko pertsonak. Muturrak ez dira agertuko zerrendan. Hau desberdintasun bat da aurkeztuko diren beste zerrenda batzuekin. Muturrek ez dute lekurik ukanen".
Euskal Hirigune elkargoan presidente izateko aurkezten denez erraiteko goizegi dela azpimarratu du aldiz.
Baionan beste hiru zerrendek baieztatu dute beren hautagaitza hurrengo herri hauteskundeetan: Henri Etchetok eramaten duen 'Bayonne Ville Ouverte' zerrendak, 'Baiona mugimenduan' Jean-Claude Iriartek zuzendu ezkerreko zerrenda zabalak eta 'Unis pour Bayonne, l'Alternative' Pascal Lessellier-k eramaten duen eskuin-muturreko aliantzak.