Baiona ()

Jeanne Garreau eta David Gosse nagusitu dira Baionako Bestetako lasterketan

Miarritzeko Euskaldunen Kostatik abiatu dira lasterkariak. Portu Zaharra, Hondartza Haundia eta Itsasargitik pasa dira. Ondotik Angeluko Itsasoko etorbidea eta Piñada oihana zeharkatu dituzte. Eta Baionako Réduit Plazara heldu dira bururatzeko.

Jeanne Garreau eta David Gosse nagusitu dira Baionako Bestetako lasterketan
327 bizkarrekoa du Jeanne Garreauk argazkian eta bere eskuineko aldean dago urdinez David Gosse. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2026/07/15 13:06

16.000 korrikalarik parte hartu dute Baionako Bestazaleen lasterketan asteazken goizean


Emazteak:

  1. Lyon aldeko Jeanne Garreau frantsesa

  2. COB elkarteko Beti Urruti baionarra

  3. Tolosa aldeko Marie Laplace okzitandarra


Gizonak:

  1. Tolosa aldeko David Gosse okzitandarra

  2. Pierre Urruti baionarra

  3. Hetzi taldeko Nicolas Mariani hendaiarra


Milafrangako Gilbert kausitu dugu helmugan



Baionako bestak ofizialki estreinatuko dira asteazken arratsalde honetako 5 orenetan. Gakoa herriko etxetik botako dute Baionan sortu diren Marie Darrieussecq idazleak, Maya Lauqué France 2 kateko kazetariak eta Jean-Claude Telletxea Cheval Blanc jatetxeko xefak. Peio eta Pantxoak ere kantu bat emanen dute.


Besta Alternatiboak asteazken arratsaldeko 6 orenetan estreinatuko ditu Zizpa Gaztetxeak Patxa plazan. Ondotik Sua, Ameba, Barrrk eta Frigo ariko dira.


Patxokin, 20:30 : Su Lamina.

Interesgarri izanen zaizu