50 bat lagun bildu ziren barda Donibane Lohizunen, Josu Urrutikoetxeari sustengua adierazteko Erantzun elkarteak deitutako elkarretaratzean. Euroagindu baten ondorioz, hamar eguneko epean Espainiaratzeko arriskua du.
Erantzun presoen aldeko elkarteak deiturik, 50 bat lagun bilduak ziren tren geltoki aitzinean. Errepidea ere moztu zuten hamabost bat minutuz.
Gogora dezagun Pariseko auzitegiak atzo errugabetu zuela Urrutikoetxea, 2002 eta 2005 artean ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko bake elkarrizketak prestatzeagatik epaitua izan ondotik. Urrutikoetxeak garai hartan erakunde armatuko kidea zela onartu arren, Pariseko Dei Auzitegiak errugabetu du. Hala ere, oraindik ere Espainiaratzeko arriskua du. Izan ere, duela hilabete Pariseko Dei Auzitegiak haren aurkako euroagindua onartu zuen, eta hamar eguneko epean Espainiaratua izateko arriskua du orain.