Izturitze (Baxe Nafarroa)

Kabaret gaualdi bat, Izturitzeko merkatuaren bigarren urtemuga ospatzeko

Ostiral oroz antolatzen den Izturitzeko tokiko ekoizleen merkatuak bi urte bete ditu. Arberoan Zehar elkarteak herritarren talentuak taula gainera igaiteko gaualdia antolatu dute Artetxea gelan.

Kabaret gaualdi bat, Izturitzeko merkatuaren bigarren urtemuga ospatzeko
Bi urte bete ditu Arberoako ekoizleek Izturitzeko Artetxean ostiralero antolatzen duten merkatua.
Kattalin Harispuru Diribarne
2025/06/06 12:04

Isturitzeko merkatuaren bi urteak ospatzeko ostiral huntan merkatuaz gain kabaret gaualdia antolatu dute. Isturitzeko merkatua badu bi urte ostiral guztiz egiten dela eta hilabeteko lehen ostiralean, ekoizle gehiago etortzen dira eta animazio bat proposatzen da. Bestalde, beste merkatu berezi batzuk ere egiten dituzte, hala nola merkatu horren urtemugak eta eguberriko merkatua.  Bi urte horiek ospatzeko Arberoan zehar elkarteak kabaret herrikoi baten antolatzeko xedea ukan du, izen emateen bidez bakoitzak bere talentu gordea edo edozein gauza izan antzerki, marrazki, kantu proposa dezake. Hitzordua Izturitzeko Artetxean finkatua da, ekainaren 6an, arratsaldeko 18:00etatik goiti.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu