Iparraldeko Haur Kantu Txapelketaren finala iragan da larunbat honetan Altzain. Xiberoa, Baxe Nafarroa eta Lapurdin 8 irabazle sailkatu ziren lurralde bakotxean. 211 haurrek 24 kantu eman dituzte 2 orenez eta jentea gozatu da, baita harritu ere.
Sorpresa ederrik eman du aurtengo Haur Kantu Txapelketako finalak!
Larunbat arratsaldean euri kotera zonbaiten gatik Altzaiko arrabotutik herriko gelara iragan da iparraldeko finala. Bi orenez Xiberoa, Baxe Nafarroa eta Lapurdiko 24 kantuak behatu ta gozatu ditugu, lurralde bakotxean 8 irabazle sailkatu baitziren. Behazale zonbaiten ikuspuntua beha dezagun:
Orotara 600 bat pertsona bildu dira euskal kantuaren geroaz esperantzaz beterik ateratzeko.
Emaitzak: Epaileak Antton Larrandaburu, Paxkalin Aire, Elsa Inès-Oliarj eta Jean Louis Aramburu Bidabe
6-11 urte artekoetan:
bakarka:
1 Milia Jeannin
2 Olivia Jaragoyhen
3 Oihana Moratinos
binaka:
1 Ana Caldumbide Dolhare & Laia Iribarne Daguerre
2 Maitane & Enea Goyhenexpe Miramont
3 Agustina & Margaita
taldean:
1 Larrepittittak (Baxe Nafarroko)
12-15 urte artekoetan:
bakarka:
1 Chloé Caset
2 Elaia Etxeberry
3 Ilia Zubeldia
binaka:
1 Léane Elissetche & Emiliana Niquet
2 Argia & Ximun Barreix Othatceguy
3 Lili & Xantiana Cachenaut Goyheix
taldean:
1 Xali Xoxoak ( Xiberoko)
2 Urrexoriak (Baxe Nafarroko)
Sorkuntzaren saria:
6-11 Lapurdiko Miren eta Udane
12-15 Baigurako Lamiñak
Publikoaren saria:
1 Uztaritzeko ikastola
2 Altzaiko Eskola