Karrikako publizitatea mugatzeko deia Elkargoari

Argidun publizitate euskarriak debekatzea galdegin du Stop Pub kolektiboak. 2026an adotuko du Euskal Elkargoak karrikako publizitatearen gaineko araudia..

Karrikako publizitatea mugatzeko deia Elkargoari
Stop Pub plataforma osatzen duten kolektibo ekologisten agerraldia Baionan. (Marga Forestier | Euskal Irratiak)
Admin
2024/12/06 11:38

«Argizko idazkun digitalak debekatu». Aturri aldeko Stop Pub kolektiboak bederatzi proposamen plazaratu ditu, Tokiko Publizitatearen Araudia eztabaidan delarik momentu honetan. Euskal Hirigune Elkargoko hautetsiek adostu behar duten araudia da, 2026an bozkatuko dutena. Kolektiboak publizitaterik gabeko eremu babestuak eskatzen ditu, hainbat lekutan argidun iragarkiak debekatzea edota iragarki taulen izaria mugatzea. Publizitatearen araudia osatzeko kontzertazio fasean dira hautetsiak. Kolektiboak aukera izan du bere proposamenak aurkezteko tailerren bidez. 2026an bozkatu beharra dute araudia elkargoko hautetsiek.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu