"Karriken oihua" izeneko eguna iragan zen joan den larunbatean Itsasun

Maiatzaren 23an, iparraldeko komite antifaxistek “Karriken oihua” izeneko faxismoaren eta zerbitzu militarraren kontrako eguna antolatu zuten. Egunean zehar, 50 bat gazte inguru hurbildu ziren goxoki gaztetxean apailatu zuten egitaraura.

"Karriken oihua" izeneko eguna iragan zen joan den larunbatean Itsasun
Mahai-ingurua
Erredakzioa
2026/05/26 16:09

Egitaraua orotarikoa izan zen: munstroak sortzen direnean dokumental antifaxistaren proiekzioa, mural zein boxeo tailerrak, bazkari animatua edota kontzertuak. Hala ere, eguneko hausnarketarako momenturik garrantzitsuena mahai-inguruarena izan zen, zeinetan, kostaldeko zein barnealdeko komiteko gazteek parte hartu zuten.

Mahai-ingurua hasi zuten testuinguru orokorra ezarriz, hots, "krisi kapitalistarena". Hari horri tiraka, esplikatu zuten "estatuen autoritarizazioa eta militarizazioa" ulertu zitezkeela bakarrik aipatutako krisiaren perspektibatik, "burgesiak bere irabaziak atxikitzeko duen aterabide modura".

Horrekin batera, gaineratu zuten "burgesiak propaganda kultural oso bat abiatu zuela", krisi garaiko berregituraketa politiko horrek "babes soziala izan dezan", eta, faxismoa kokatu zuten "autoritazizazio prozesu horren muturreko elementu bezala, modu egokian identifikatu eta borrokatu beharrekoa".

Militarizazioan, bestalde, zerbitzu militarraren berrezarpena eta JDC-a kritikatu zituzten, gazteriaren pobreziaz baliatzen diren gerrarako errekrutamendu mekanismo gisa joz.

Mahai-ingurua bukatu zuten zerbitzu militarra eta faxismoaren kontra komiteak kokatuz " faxismoa zein militarizazioak ekartzen dituzten ondorio lazgarriei aurre egiteko tresna" gisara, eta, jendea gonbidatu zuten komiteetan parte hartzera eta adi egotera ondoko hitzorduetara.

Eguna bukatu zuten, Loiuko aireportuan, egun horretan berean ertzaintzak makilkatu zituzten flotillako kideekin elkartasun argazki bat eginez.

Interesgarri izanen zaizu