Frantzia mailako manifestaldi deialdia da eta Ipar Euskal Herrian ere, hainbat elkartek, sindikatuk eta alderdik bat egin dute deialdiarekin. Uda honetako bero handiek erakutsi dute larrialdi klimatikoa serioski kontuan hartu behar dela.
Klimaren aldeko martxa eginen dute larunbatean Baionan, klima aldaketaren eta desberdintasun sozialen aurka jakinez baliabide guttien dituzten pertsonek eta pertsona zaurgarriek dutela gehien egoera horretaz pairatzen.
Uda honetako bero handiek erakutsi dute larrialdi klimatikoa serioski kontuan hartu behar dela. Frantzia mailako manifestaldi deialdiak 42.000 pertsona baino gehiago, mila erakunde inguru eta ehun parlamentariren babesa bildu du. Ipar Euskal Herrian, hainbat elkartek, sindikatuk eta alderdik bat egin dute deialdiarekin. Antolatzaileek klima larrialdiari aurre egiteko neurri azkarragoak eta justizia soziala galdegin dituzte.
Mobilizazioa 14:00etan abiatuko da, Baionaren Askatasunaren plazatik. Martxa Baionako Herriko Etxe inguruan bukatuko da, bertan besta izanen da.