Banka (Baxe Nafarroa)

"Kolektiboa zaindu eta transmititu behar da" dio AIBAk egin duen galdeketak

Zertan da kolektiboa Aldude ibarrean? 70 bat elkarte dituen Banka, Aldude eta Urepeleko herrietan jendeak badaki kolektiboki bizitzen baina denetan bezala engaiamenduaren ahuldurak ageri dira. Ondorioz AIBA elkarteak gogoeta eremaiten du.

"Kolektiboa zaindu eta transmititu behar da" dio AIBAk egin duen galdeketak
AIBAk antolatu gaualdia kolektiboaz Olha etxe berrian. IRULEGIKO IRRATIA
Marie Agnes Gorostiague
2026/09/28 10:35

Urriaren 9, 10, 11n iragan beharra den Aldudeko feria kari, AIBA (Aldudeko Ibarra Beti Aitzina) elkarteak beti gai bat hautatzen du eta aurten 'Kolektiboa' lemaren inguruan azterketa bat eraman du inkesta bat eginez. Horren emaitzaren berri eman du buruilaren 26an Bankako Olhan.

5 ardatz nagusi zituen galdeketak, nolako parte hartzea kolektibo batean, denboraren kudeaketa, kolektiboa eta plazerra, kolektibo batean parte hartzeko gaitasunak eta kolektiboaren gobernantza.

50 bat jende bildu da, adin guzietakoak, herritarrak, hautetsiak elkarte arduradunak denak ados emaitzarekin, zaindu eta transmititu behar da kolektiboa bestenaz ez da deus izanen.

 

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu