Kanboko Marienia lurra kolorez beztitu zuten 150 bat lagunek. ELB sindikatuak, Lurzaindiak eta Ostia kolektiboak deiturik, txorimaloak landatu zituzten. Ekintza sinbolikoak xede zuen maiatzean landatu zituzten barazkien sastakatzea salatzea.
Marienia ez hunki! Mugimenduak segitzen du; agorrilaren 2an,150 bat lagun bildu baitziren Kanboko Marienia pentzean kukak josi eta landatzeko.
Ekintza sinboliko eta koloretsu honen bidez salatu nahi izan dute iragan maiatzean landatu zituzten barazkien sastakatzea. Alabaina, aitzineko astean arto, kuia, piper eta bertze barazkiak ezezagunek xehatu baitituzte gauez.
Hala, Ostia kolektiboak, ELB sindikatuak eta Lurzaindiak deiturik, Kanbo Marienia txorimaloz josi dute, lurraren xehatzaileak uxatzeko.