(Ipar EH)

Laborantzako bozak: FDSEA garaile departamenduan, ELB Iparraldean

Bozen %45,8 eskuratu du FDSEAk Departamenduan, ELBk %22,1 eta Coordination Ruralek %21,4. LAB sindikatua nagusitu da agro-industriako langileen kolegioan.

Laborantzako bozak: FDSEA garaile departamenduan, ELB Iparraldean
Jean-Marie Girier Departamenduko prefeta bozetako emaitzak ematen.
Admin
2025/02/06 11:28

Aldaketarik ez Departamentuko Laborantza Ganbarako hauteskundeetan. Urtarrilaren 31an bururatu zen Departamenduko bost kolegioetako kideak izendatzeko bozketa epea. Laborarien kolegioa da bost horien artean garrantzitsuena, eta beraz, gehiengorako gakoa. Irabazle handia FDSEA izan da hamahiru jarlekurekin (bozen %45,8). Pentsa zitekeen bezala, CR Coordination Rurale sindikatuak bere boz kopurua handitu du, FDSEAri hamalaugarren jarlekua kenduz eta bigarren jarleku bat eskuratuz (bozen %21,4). Alabaina, eskuin muturrarekin loturak ukaiteagatik kritikatua izan den sindikatu horrek ez du espero bezainbesteko hazkundea izan. Bi jarleku eskuratu ditu berriz ere ELB sindikatu abertzaleak (%22,1) eta bakarra Biarnoko Confederation Paysannek (%10,71). Sorpresa handiena laborantza industriako langileen kolegiotik jin da, haatik. LAB sindikatu abertzaleak bere emaitza hoberenak erdietsi ditu, 3.a kolegioan hiru jarlekutik bi irabazirik, eta hirutik bat lorturik 3.b kolegioan.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu