Kepa Anabitarte sindikalista eta euskal nazioaren sustatzailea zendu da

Anabirarte ELA euskal sindikatuan aritu zen lanean frankismo garaian. Nabarralde elkartean eta Orreaga iritzi taldeko kide izan zen ere bai. Eneko Bidegainek Kepa Anabitarte. Bizitza bat herriari eskainia liburua idatzi zuen 2024ean.

Kepa Anabitarte sindikalista eta euskal nazioaren sustatzailea zendu da
Kepa Anabitarte Pasaian sortu zen duela 1934ean.
Jose Luis Aizpuru
2025/04/14 08:12

Kepa Anabitarte Pasaian (Gipuzkoa) sortu zen duela 92 urte. Frankoren kontrako borrokan engaiatua, ELA euskal sindikatuan aritu zen lanean bai erbestean eta baita Euskal Herrian ere, sindikatua debekatua zenean. 1962an Alemaniako Munich hirian egin zen bilkura famatuan parte hartu zuen, Francoren ondorengo egoeraz eztabaidatu zen bilkuran. Parisen ere Jose Antonio Agirre lehendakaria ezagutu zuen eta harremana ukan zuen zenbait urtez. ELA sindikatuak ezkerreko jarreretan gehiago sakondu behar zuela uste zuen Anabitartek eta kritika gogorrak egin zizkion sindikatuaren zuzendaritzari. Ondorengo berrogei urteetan nazio eraikuntzan aritu zen lanean Nabarralde elkartean, eta Orreaga iritzi taldeko kide izan zen. Eneko Bidegainek Kepa Anabitarte. Bizitza bat herriari eskainia liburua idatzi zuen 2024ean. Bidegainen iritziz, Kepa Anabitarte belaunaldi batentzat ispilu izan zen.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu