Hendaia (Lapurdi)

Lapurdiko kostaldeko kanpingetan uda sasoia emeki-emeki abiatu da

Lapurdiko kostaldeko kanpingek uda arrunta hasi dute, iazko joerak errepikatuz. Hendaian, pandemiaren osteko normaltasunera itzultzen ari dira, eta uztaileko azken hamabostaldian jendetza handiena espero dute.

Lapurdiko kostaldeko kanpingetan uda sasoia emeki-emeki abiatu da
Udan zehar, Hendaiako populakuntzak x2,5 egiten du. Argazkia: Camping Alturan
Esteban Bastié Aguerre
2025/07/24 09:33

Uda sasoiari hasiera arrunta eman diote Lapurdiko kostaldeko kanpingek. Galdeketan parte hartu dutenek adierazi dute aurten ere iazko zenbakiak errepikatu direla.

Turisten eta eguneko bisitarien artean, Hendaia batez beste hiru milioi pertsonak bisitatzen dute urtero. Turismoak 70 milioi euroko diru-sarrerak eta 800 lanpostu sortzen ditu —aldi baterako zein mugagabe—, horietako asko kanpingetan. Hendaian, dozena bat kanping daude, eta udan zehar, haien aterpetze gaitasunari esker, herriko biztanleriak x2,5 egiten du.

Hala ere, pandemiaren ondoko beherakadaren ondotik, iazko udaz geroztik normaltasuna berreskuratzen ari direla dirudi Hendaiako kanpingetan. Zenbait lekutan, Baionako besten eta uztailaren 14ko asteburu luzearen eraginez, iragan urtean baino bisitari gehiago izan dituzte. Oraingoz, datuak apalak badira ere, antzeko joera mantentzen da, eta kanping jabeek uztailaren 20tik aurrera espero dute bisitari gehien.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu