Futbol7 Preso eta iheslari politikoen aldeko futbol txapelketaren 21. edizioa larunbat honetan iraganen da Odarraitz zelaian egun osoko programarekin. Gauean, bat eginen dute Hendaiako sagardo egunarekin.
Preso eta iheslari politikoen aldeko Hendaiako Futbol 7 txapelketa Larunbat honetan iraganen da. Aurtengo edizioak, gainera, Hendaiako Sagardo Eguna izango du bidelagun, egun osoko egitarau oparoarekin. Goizean futbol partidak eta bazkaria izango dira protagonista, eta arratsaldetik gauera sagardoa, kontzertuak eta giro aparta nagusituko dira herrian. Kirola, aldarria eta festa uztartuko dituen hitzordu berezia izango da.
Futbol partidak beti bezala Ondarraitz zelaian jokatuko dira. Txapelketaren hasiera goizeko 8:00etan izango delarik. Eguerdiko 12:00etan ekitaldia, 13:00etan bazkaria eta 15:00etatik aurrera berriz partidak jokatuko dira. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, herriko plazan Hendaiako sagardo eguna ospatuko da eta eguna borobiltzeko gaueko 22:30etatik aitzina, enbata gaztetxean: Puntu kakotx taldearen kontzertua eta DJ Aiakate. Garazi Aduriz eta Larrun Aranzabal, txapelketaren antolakuntzan ari diren kideekin hitzegin dugu.
