Laure Zachelloren senarra da Alexis Juret. Urruñarraren desagertzeari buruzko auzibidea eta inkesta ez dira bururatuak baina aldi honetan, beste afera batendako kondenatua izan da. Lankide bat erasotzeagatik leporatua izan zako.
Laure Zachelloren senarra kondenatua izan da Pauen ostegun honetan, beste afera batendako. Alexis Juret susmagarri nagusia da Laure Zachello Urruñarraren desagertzearen aferan. 2024ko ekainetik desagertua da emaztea, eta horretarako momentu honetan behin behineko atxiloaldian da Alexis Juret.
Baina ostegun honetan beste afera batendako epaitua zen: Baionako Louis de Foix lizeoan lankide bat erasotzeagatik. Pasa den azaroan kondenatua izan zen, dei egin zuen eta gaur beraz Pauen berriz kondenatua izan da: sei hilabeteko presondegi zigorra gibelapenarekin eman dakote epaileek.