Donapaleun iragan zen EKE-ren Biltzar Nagusia. 2025eko bilan ekonomikoa eta morala aurkeztu zituen. Kasik 19.000 euroko diru galtze batekin bururatu zuela adierazi du. Frantses Kultur Ministerioak iaz iragarri diru murrizketaren ondorio zuzena da.
Euskal Kultur Erakundeak lehen aldiz bere historian defizitarekin bukatu du 2025. urtea
Apirilaren 25ean Donapaleun burutu zen Euskal Kultur Erakundearen Biltzar Nagusia eta 2025eko ekimenen bilana eta kontuen bilduma egin zen. Bilan ekonomikoan, 18.810 euroko diru galtze batekin bururatu dela 2025. urtea adierazi dute, frantses Kultura Ministerioaren aldetik aurreikusia ez zen 30.000 euroko diru apaltzearen ondorioz hein handi batean. Urte konplikatua izan bada eta 2026rako aitzinkontua murriztua izanen bada ere, lan misioak berrikusiz eta proiektu batzuk baztertuz ez da defizitik aurreikusten 2026rako.
Katixa Dolhare Zaldunbide Euskal Kultur Erakundeko Lehendakaria:
Uztaritzeko EKE-ren inguruan egituratzen ari den kultur poloa aurkeztu dute
Uztaritzen, Euskal Kultur Erakundearen inguruan egituratzen den kultur poloaz eta dinamika horren baitan ondoko hilabeteetan iraganen den Lota Jauregiaren zaharberritzeaz mintzatu dira ere Biltzar Nagusian.