Katakrak argitaletxearekin euskaratu du Eider Beobide itzultzaileak Premieres secousses izeneko liburua. 'Lurraren Altxamenduak' sare ekologistaren ekintzak kontatzen ditu eta itzulpena erronka ederra izan da itzultzailearen iduriko.
Jatorriz Lurraren Altxamenduak (Soulevements de la terre) sare ekologistak 2021ean frantsesez argitaratu zuen 'Lehen astinduak, iraultza ekologista bat', Eider Beobide Urkizarrek itzuli du euskarara, Katakrak argitaletxearekin batera. Liburuak Frantzia mailan indar handia hartu duen mugimendu ekologistaren borroka, ekologismo erradikala eta lurrarekiko engaiamendua azaltzen ditu. Lurraren Altxamenduak sarearen hainbat ekintza ikusgarri argitan ematen ditu liburuak.
Itzultzailearen arabera, halako lan baten euskaratzea funtsezkoa da gaur egungo borroka ekologikoak ulertzeko. Hitzaurrea, Ipar Euskal Herriko Ostia kolektiboko Joana eta Hartzeak egin dute, liburua Euskal Herriko ekintzei lotzeko.
Itzulpenaren aldetik, erronka ederra izan dela dio Eider Beobidek jakinez liburuan hitz joko asko direla eta mugimendu ekologistak hizkuntza berezia duela. Zailtasun horien gainditzeko asko mintzatu da inguruko lagunekin, beste itzultzaileekin baina batez ere ekologistekin eta Ipar Euskal herritarrekin frantsesetik gertuago direlako.