Munduko Pilota Txapelketa: lehen garaipen historikoa lortu du Euskadiko Pilota selekzioak

Paleta goma hutsa edo balinean, Nagore Martinek irabazi du ostegunean Espainiarentzat ari zen Maider Aranatz nafartarraren kontra, 30 metroko ezkerparetan. Horrez gain, trinketeko paleta larruz Frantzia entrenatzen duen Laurent Anchen ezagutuko dugu

Munduko Pilota Txapelketa: lehen garaipen historikoa lortu du Euskadiko Pilota selekzioak
Euskal selekzioko Nagore Martin lehen garaipen historikotik landa. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2026/10/16 06:00

Urriaren 15etik 24ra iragaiten ari da XX. Munduko Pilota Txapelketa Argentinan eta Uruguain. Hamabost selekzio lehian dira eta hamalau modalitatetan indarrak neurtzen ari dira.


Gaur, Frantziako taldea aurkeztuko digu Laurent Anchen trinketeko paleta larruzko entrenatzaileak.


Arnaud Bourrus, Florian Irigoyen, Laurent Anchen (entrenatzailea), Baptiste Hourçourigaray eta Thibault Trey, trinketean lehiatuko diren paleta larruzko pilotariak Frantziaren izenean.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu