Leheneko ikasleek Baxoko Matematika proba euskaraz pasatuko dute "bai ala bai"

Baionan elkarretaratzea egin dute Baxoko azterketak euskaraz pasatzeko eskubidea aldarrikatzeko, Seaskaren eta errektorearen arteko bilkuraren ondotik.
Aitzinamendurik ez denez, ikasleek Matematikako proba euskaraz pasatuko dutela iragarri dute.

Leheneko ikasleek Baxoko Matematika proba euskaraz pasatuko dute "bai ala bai"
hamarnaka lagun bildu dira Baionako Suprefekturaren aitzinean. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2026/04/03 19:57

Baxoa Euskaraz pasatzeko eskubidea aldarrikatzeko, hamarnaka lagun bildu dira arratsalde honetan Baionako Suprefekturaren aitzinean, Seaskaren eta Bordaleko Akademia Errektorearen arteko azken bilkuraren ondotik. Seaskak bilkura orokorrean baikorki baloratu badu ere, ez da oraindik aitzinamendu konkreturik izan. Ostegun goizean egin zen hitzorduan, errektoreak jakinarazi zuen Ministeritzak hizkuntza gutiagotuen lekuaz gogoeta abiatu duela, eta Seaskak bertan parte hartzea eskatu du. Hala ere, Baxoko azterketak euskaraz egiteko aukerari buruz, ez da berehalako erantzunik eman.

Testuinguru horretan, Seaskak azpimarratu du aurten bertan aterabide bat beharrezkoa dela, eta ikasleek jada Matematikako azterketa euskaraz prestatu dutela. Baionako elkarretaratzean, lizeoko leheneko ikasleek urrats bat gehiago eman dute, Baxoko matematika proba euskaraz pasatuko dutela iragarriz. Errektoretzaren erantzuna ondoko egunetan espero da.

Interesgarri izanen zaizu