LGBTQIA+ pertsonen eskubideak defendatzen dituen elkartea «barne krisi larria» bizitzen ari dela salatu dute taldeko kide batzuek. Petizioa sortu dute portaera horien salatzeko. Lehendakaria zorrotz mintzatu da salaketa egin dutenen aurka.
Les Bascos elkarteko kide batzuek petizio bat abiarazi dute elkartearen barneko desadostasunengatik. LGBTQIA+ pertsonen eskubideak defenditzen dituen elkartea «barne krisa larria» bizitzen ari dela salatu dute taldeko kide zonbaitek. Haien arabera, 2025eko ekainetik, hainbat gertakarik barneko demokrazia zalantzan ezarri dute: kide batzuen bazterketa biltzar nagusi baten kari, bidegabeko diziplina kontseiluak, ikusmolde batzuen baztertzea, eta azkenean bozetako arauen aldaketa, agintean den taldeari mugarik gabe indarrean jarraitzeko aukera utziko liokeena. Ehun izenpetze bildu duen petizioa sortu dute portaera horien salatzeko, Beñat Gachen kideak "besta egiteaz" harago "militantzia" eskas dela salatu du:
Zuzendaritza, epaiketara joateko prest
Elkarteko lehendakariak prentsari igorritako mezu batean, desadostasunean diren kideen desmartxa arbuiatu du Les Bascos elkartearen logoa eta izena erabiltzen baititu, eta horren "publikoa eta hedabideak nahasteko" arriskua dakarrelako. Michaella Clapisson lehendakariak aipatu digunez, Biarnoko talde batekin sorturiko ezadostasunak du gatazka sortu haien ikuspundutik, baina LGTBIQA+ eskubideen "aurkakoak gozatuko dira" halako eztabaidekin:
Lehendakariak gehitu duenez, epaitegietara joateko pausua egitea hausnartzen ari dira.