Parte akusatzailearen eskaria izan da auzia gibelatzea. Ehun bat pertsona bildu dira Baionako auzitegi aitzinean hiru auzipetuen sustenguz makilez, joareez eta traktorez lagundurik.
2024an Kanboko kontseilu denboran Marienia ez Hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean.
Hautetsien kontrako bortizkeria eta poliziari DNA eta lagin biologikoak emateari uko egin izan leporatua zaie Filipe Laskarai, Patxi Laskarai eta Benjamin Charroni.
Parte akusatzaileko abokatuek eskatu dute auziaren gibelatzea, dosierraren kopia berandu eskuratu baitute. Salaketa pausatu dutenak dira Kanboko auzapeza, herriko etxea eta herriko funtzionario bat.
Ehun bat pertsona bildu ziren hiru akusatuen sustenguz Baionako auzitegi aitzinean. Makil eta ezkilen soinuekin adierazi diete haien elkartasuna. Auzia irailaren 9an iraganen da Baionako auzitegian.