Jabeek ELB eta Lurzaindiaren aurkako prozedura abiatu dute, arditegia desegin eta ardiak zein astoa berehala kanporatzea galdeginez. ELBk eta Lurzaindiak defendatu dute ez dela benetako urgentziarik, kalterik gabeko ekintza baketsua izan dela.
Astearte honetan, ehun bat pertsona baino gehiago elkartu dira Baionako auzitegiaren aitzinean Lurzaindia eta ELBren sustengatzeko. Urgentziazko prozedura baten bidez Kanboko Marienia lurretako jabeek Lurzaindia eta ELBri Marieniako arditegia desegitea eta ardiak zein astoa berehala kanporatzea galdegin dute haien jabegotza deretsoa azpimarratuz.
ELB eta Lurzaindiak erran dute ez dela proportzionaltasunik epaileak hori erabakitzen badu jakinez beren ekintzak desmasiarik egin gabe egin dituztela laborantza lur horietan eta egoera lanjerosik sortu gabe.
Epaia irailaren 1ean emanen dute. Horrek erakusten du Lurzaindia eta ELBrandako ez dela urgentziarik ardi horien eta astoaren kanporatzeko. Ardiek lurrak zaintzen dituztela azpimarratu dute eta herritarren deretsoen defentsan ari direla manera baketsuan.