Ekologistak, alderdi sozialista eta abertzaleak elkartzen dituen zerrendak Bokale berriz biziarazi nahi du elkartasunean oinarrituz. Bokalen, ezkerreko tendentzia ezberdinak elkartzen dituen zerrenda da; aldiz komunistei oposatuko da lista.
Demokratikoki hautatu nahi zuten zerrendaburua, orduan taldeak bozkatu du eta Mathieu Horn hautatua izan da bozen %83a lortuz. 'Vivons Boucau' zerrendak ekologistak, alderdi sozialista eta abertzaleak elkartzen ditu eta elkarlana eta elkartasuna beren proiektuaren erdigunean da; Bokale berriz biziarazi nahi dute.
Bokalen, momentuko, lau zerrendek baieztatu dute beren parte-hartzea hurrengo herriko bozetan. Guy Boulanger-k gidatzen du 'Agir ensemble pour le Boucau' zerrenda. 2020an, Francis Gonzalez auzapeza ezkerreko tendentziako talde baten buru aurkeztuz hautatua izan zen eta berriz aurkeztuko da 'Boucau convivial et développement durable' zerrendarekin. Bi lista ezkerreko tendentziako zerrenda gisa aurkezten dira Bokalen: Komunistak Helene Etxenikerekin buru eta 'Vivons Boucau' Mathieu Hornekin buru beraz. Irene Ithursarry 'Vivons Boucau' zerrendako kidearen arabera beren taldea da ezkerreko tendentzia ezberdinak elkartzen dituen zerrenda bakarra da eta ez da hala Francis Gonzalez auzapezaren listarendako nahiz eta luzaz "Bokaleko herriko etxea ezkerrekoa izan den".
Komunistek beste zerrende bat aurkeztea erabaki dute. Mathieu Horn zerrendaburuak uste du ezkerreko alderdiak zerrenda desberdinetan aurkezteak bozken zatitzearen arriskua sortzen ahal duela, baina, azkenean, herritarrek proiektu bat hautatzen dutela.
Otsailean azalduko dituzte beren programa eta zerrenda osoa. Programa kolektiboki eta herritarrekin segitu nahi dute prestatzen.