Donibane Lohizune (Lapurdi)

Maurice Ravelen aurpegia Donibane Lohitzuneko paisaian finkatu dute

Donibane Lohitzuneko eta Ziburuko herriek eskultura bat estreinatu dute azaroaren 2an, Maurice Ravelen sortzearen 150garren urteburuaren kari. Ziburun sortu zen musika-ontzaile famatua, musika klasikoa markatu baino lehen.

Maurice Ravelen aurpegia Donibane Lohitzuneko paisaian finkatu dute
Azaroaern 2an estreinatu dute Maurice Ravelen eskultura Donibane Lohitzunen. EUSKAL IRRATIAK
Xarlot Etxeberri
2025/11/03 18:11

Donibane Lohitzuneko herriak eskultura bat estreinatu du azaroaren 2an, Maurice Ravelen sortzearen 150garren urteburuaren kari. 1875ko azaroaren 7an Ziburun sortu zen musika-ontzaile famatua.

150garren urtemuga horren kari, 2024ko azaroaren 7tik, urte osoan, Donibane Lohitzune eta Ziburuko herriek programazio aberats bat eskaini zuten, hala nola erakusketak, antzerkiak, mintzaldiak edota Ravel festibala.

Azaroaren 2an, igandez, bururatu dute ospatzea Maurice Ravelen eskultura bat estreinatuz bere sortetxearen parean, Jacques Thibaud ibiltokian. Romain Tiercin artistak du eskultura sortu.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu