Urdiñarbe (Xiberoa)

Mende erdiko ibilbidea ospatu du Urdiñarbeko ardi zentroak

Genetikaren bidez tokiko ardi arrazen geroa laguntzea du xede ardi zentroak. Orotara 900 kide ditu ardi zentroak, 23 administrari eta 56 langile. Azken hamarkadan, 240 proiektu landu ditu 27 milioi euroko aitzinkontuarekin.

Mende erdiko ibilbidea ospatu du Urdiñarbeko ardi zentroak
Urdiñarbeko ardi zentroak bere 50. urtemuga ospatu du. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2025/06/26 09:46

Astearte huntan Urdiñarbeko ardi zentroak 50 urteak ospatu ditu. Ehun kide hor ziren baita lehendakariak oro horren ospatzeko. 1975an lekuko hiru ardi arrazen hautaketa, genetika eta intseminazioa bermatzen bazien oraiko egunean hortaz gain lagungoa teknikoa eta ikerketa ere eskaintzen dutu ardi zentroak. Hortan aitzinatzeko eta aitzindari izaten jarraikitzeko dagun asteetan egongia berri baten eraikitzen hasiko dira. Horri esker puntako ikerketa eramaiten jarraikiko die. Lanek urte bat eterdi iraun behar lukie. Orotara 900 kide ditu ardi zentroak, 23 administrari eta 56 langile.

Genetikaren bidez tokiko ardi arrazen geroa laguntzea du xede ardi zentroak. Garaian, ardi-esnearen kantitatea hobetzeko helburuareko sortu zuten zentroa, baina ardien eta beren herrapeen morfologia, baita osagarria ere lantzen dute, geroan izanen den klimara egokituak izanen diren kabalak bermatzeko. Justoki lana ontsa eramaiteko tresna berri baten plantan jarten hasiko dira zaleska, dagun asteeetan palak jin behar beilirate gongia berri baten eraikitzeko; lanek urte bat eterdi pü iraun behar lukie.

Azken hamarkadan, bortukari loturik eskaintzen dien zerbutxuari so 240 proiektu eta 27 milioi euro bildu dutu Urdiñarbeko ardi zentroak.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu