Mendian errespetatzekoak diren usaiak beti orroitarazi behar dira

Joan den astean, Euskal Herriko Mendi Elkargoen Batasunak nahi izan du berriz ere orroitarazi zoin diren mendian segitu behar diren arauak. Jende geroz eta gehiago denez bortuetan, pedagogiaren inportantzia azpimarratzen du batasunak.

Mendian errespetatzekoak diren usaiak beti orroitarazi behar dira
Lau mendi sindikatu dira Iparraldean: Baigorriko, Garazikoa, Oztibarrekoa eta Xiberukoa. EUSKAL IRRATIAK
Antton Castoreo
2026/08/17 08:00

Mendian elkarbizitza nola kudeatu? Joan den astean, Euskal Herriko Mendi Elkargoen Batasunak nahi izan du orroitarazi zoin diren mendian segitu behar diren legeak edo bederen errespetatu behar diren usaiak.


Baigorriko, Garaziko, Oztibarreko eta Xiberuko mendi sindikatuak biltzen ditu Euskal Herriko Mendi Elkargoen Batasunak, erran nahi baitu 42 000 hektarea eta kasik 150 000 kabala.


Ohartzen dira laborari edo artzain ez den jende frango ibiltzen dela udan gure mendietan eta anitzek ez dazkitela funtsezko arauak: kabalak bakean utzi, xakurrak atxiki, surik ez egin, ez kanpatu nun nahi edota hondarkinak bildu. Arau horiek beti errepikatu behar direla eta pedagogia beti egin behar dela dio Batasunak.

Interesgarri izanen zaizu