Angelu (Lapurdi)

Metaleria saila lanjerran Angeluko Cantau lizeoan

Ikastetxeko Metaleriako Bac Pro saila hesteko xedea du errektoretzat. Gaur egun, berrogei ikasle inguruk osatzen dute saila.

Metaleria saila lanjerran Angeluko Cantau lizeoan
Irakasleek, hautetsiek eta metalgintzako profesionalek elkarretaratzea egin dute.
Admin
2024/12/04 10:58

Cantau lizeoan kexu. Angeluko ikastetxeko Metaleriako Bac Pro saila hesteko xedea du errektoretzat. Bastimendurako obra metalikoak fabrikatzen duen diziplina da metaleria. Bertako erakasle, hautetsiak eta metalgintzako profesionalak elkartu dira astearte goizean erabakia salatzeko. Gaur egun berrogei ikasle inguruk osatzen dute saila, ondotik lantegietara jauzi egiteko. Adierazi dutenez, gaur egun, formakuntzadun langileak eskas dira; horren adibide da France Travail webgunean 2024ko urrian metalgintzan lanean aritzeko hirurogei lan eskaintza inguru argitaratu zituztela.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu