Bere listako beste lau pertsonekin doa Jean-Baptiste Dussaussois-Larralde Serge Blancoren taldearekin. Adierazi dute beren programak hastapenetik hurbil direla eta horrengatik erabaki dutela elgarrekin joatea herriko etxea eskuratzeko nahiarekin.
Miarritzen, Jean-Baptiste Dussaussois-Larralde, bere listako beste lau pertsonekin Serge Blancoren taldearekin doa hauteskundeen bigarren itzulian. Elgarrekin hauteskundeak irabazten badituzte, Blanco izanen lirateke auzapeza eta Dussaussois-Larralde lehen axuanta. Lehen itzulian, Dussaussois Larralde laugarren arribatu da bozen 13,1% lortuz. Serge Banco lehen arribatu delarik %26,7ko emaitzarekin.
Biek adierazi dute beren programak hastapenetik hurbil direla eta horrengatik erabaki dutela elgarrekin joatea saiatzeko Miarritzeko Herriko etxea eskuratzen. Jean-Baptiste Dussaussois Larraldendako posible zen aliantza bakarra da. Negoziaketen ondorioz, erabaki dute beste listekin ez joatea. Serge Blancok adierazi du beretzat bozkatu dutenei begira, azkenean ez zuela aliantza bat posible ikusten beste taldeekin, batez ere Ana Ezcurraren taldearekin.
Hiru lista orduan Miarritzen: Serge Blancoren lista berritua Jean-Baptiste Dussaussois Larraldekin, Ana Ezcurra eta Guillaume Barucq-ena, eta Maider Arosteguyren lista.