Zerrenda bakarra duen kontseiluko hautetsi guztiak auzapezaren kontra agertu dira, eta urri hastapenean auzapez berria hautatuko du kontseiluak
Michel Lahorgue Basusarriko auzapezak dimisioa eman du ostegun arratseko kontseiluan. Bozkarik gabe dimititu du, ikusirik, hautetsi guztiak, 22, bere gestioaren kontra zirela. 2020ko irail hondarrean hartu zuen kargua, zigortua izan zen Paul Baudry auzapez ohiaren ordez.
Dimisioa legalki ostiral arratseko 8etan gauzatuko da, eta Emmanuelle Dallet axuantak hartuko du kargua, behin behinean. Urri hastapenean eginen den kontseiluan auzapez berri bat hautatuko du kontseiluak. Basusarrin zerrenda bakarra dagoenez, ez dago oposiziorik. Orotara 23 hautetsi dira.