Milaka bidasotar batu zaizkio Korrikaren uholdeari, eskualdetik pasa den bigarren goizaldean

Hiru orduz, Urruñatik sartu, Hendaia gurutzatu, Irungo erdigunea zeharkatu eta Hondarribiren itzulia egin du Korrikak, Gaintxurizketan barrena Oarsoaldera joan aitzin.

Milaka bidasotar batu zaizkio Korrikaren uholdeari, eskualdetik pasa den bigarren goizaldean
Korrika Irungo suhiltzaileen kaserna aitzinetik pasa den momentua, Euskal Irratiek emankizun berezia bukatu dugunean. KORRIKA
Aimar Lopez Erasun
2026/03/25 09:53

Hiru ordu pasaz eskualdean ibili da Korrika, 24 ordu lehenago ere Irundik eta Bortzirietatik pasa ondotik. Goizeko 3:40 aldean Urruñatik atera ondotik Hendaian sartu da, eta Hendaia, Irun eta Hondarribia gurutzatu ondotik, Lezora joan da Gaintxurizketan barrena. Zuzenean eman dugu Euskal Irratietan ibilbide osoa, dozenaka lekuko eramaileri ahotsa emanez. Orri honetan ikusgai den bideoan ikusi daitezke momentu indartsu batzuk.


Interesgarri izanen zaizu