Mohamed K garabi gidariaren auzi judiziala ireki da barda

2022ko martxoaren 9an lanean ari zela hil zenetik lau urte baino gehiago igaro ondoren, auzia abiatu da Baionan. Hemezortzi eta 30 hilabete arteko espetxe zigorrak galdegin ditu prokuradoreak.

Mohamed K garabi gidariaren auzi judiziala ireki da barda
Orotara hogei bat sindikalista bilduak ziren epaitegi aitzinean, Mohamed K.-ren familiari sustenguz. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2026/06/24 07:00

Mohamed K. garabi gidariaren auzi judiziala astearte honetan ireki da Baionako auzitegian, 2022ko martxoaren 9an lanean ari zela hil zenetik lau urte baino gehiago igaro direnean. Lapix enpresaren aurkako epaiketa abiatu da, gertatutakoaren erantzukizunak argitzeko asmoz.

Epaiketa hasi aitzin, CGT Construction, FSU, LAB eta Solidaires Pays Basque sindikatuek, baita 22 Bergeret kolektiboak ere, elkarretaratzea antolatu dute auzitegiaren aitzinean. Bertan, Mohamed K.-ren familiari eta hurbilekoei elkartasuna adierazi diete, eta egia, justizia eta bakoitzaren erantzukizunen aitortza galdegin dituzte.

Intersindikalaren arabera, «inork ez luke bizia galdu behar bizimodua ateratzen saiatzeagatik», eta horregatik mobilizatzen segitzeko engaiamendua berretsi dute. Bestalde, 22 Bergeret kolektiboko kideek eta auzoko zenbaitek alderdi zibil gisa aurkeztu dira auzian. Orotara, hamabost dira prozeduran parte hartzen duten alderdi zibilak.

Interesgarri izanen zaizu