Euskal Hirigune Elkargoak jakinarazi duenez, erabakia garaipen juridiko handia da. Estatu Kontseiluak, gainera, FNAIM higiezinen federazioa zigortu dtu Elkargoari 3.000 euro ordaintzera.
Euskal Hirigune Elkargoak jakinarazi du Estatu Kontseiluak FNAIM eta ULMT 64 elkarteen kasazio helegiteak baztertu dituela, eta konpentsazio neurriak bere helburuarekiko zilegiak direla baieztatu du. Eta beraz, horrela justiziak baieztatu du Ipar Euskal Herrian etxebizitzen erabilera aldatzeko konpentsazio araudia zilegi dela. 2023ko martxoaz geroztik, tentsiopeko eremuetan, norbaitek bere etxebizitza mublatu turistikoentzat bihurtu nahi badu, ordainetan beste lokal bat etxebizitza bihurtu behar du herri berean. Neurri horren helburua da urte osoko alokairurako etxebizitzen eskaintza zaintzea.
Euskal Hirigune Elkargoarentzat, erabakia garaipen juridiko handia da. Ondorioz, bi egiturek 3.000na euro ordaintzera kondenatu ditu Euskal Hirigune Elkargoaren alde.