Asteazken honetan Europako Copernicus institutuak 2025eko txostena atera du. Alarma jotzen du: Europan beroketa klimatikoa azkarki sendi da.
Azken 30 urtetan, Europa munduaren bataz bestekoa baino bi aldiz fiteago berotu da. Hori da asteazken honetan Europan beroketa klimatikoa aztertzen duen Copernicus institutuaren txostenaren datu inportanteenetariko bat. Beroketa klimatikoa azkar sentitzen da Europar kontinentearen eskualde guzietan.
Europan airearen tenperaturak 2025ean izandago muturrako egoera erakusten duen grafikoa. COPERNICUS/EUSKAL IRRATIAK
Tenperaturen aldetik lehenik, txostenak azpimarratzen du 2025ean toki anitz sekulan baino beroagoak izan direla: Erresuma batua, Norvegia edota Islandia adibidez. Turkian, lehen aldikoz 50 graduen hozka gainditu da.
Sute geroz eta gehiago ere neurtzen ditu Copernicusek: Europa guzian milioi bat hektarea baino gehiago erre da. Bestalde, Groenlandiak hormagune frango galdu ditu, eta Europako iparraldean, usaian baino milioi bat 300 mila kilometro karratu gutiago elurpean ziren 2025eko negu hondarrean. Datu kezkagarri frango beraz Copernicusen txosnenean.
Ikerleek azpimarratzen duten zenbaki positibo bakarrenetariko bat da energia berriztagarrien ekoizpena: hirugarren urtea da segidan, energia horiek energia fosilak baino pisu handiagoa dutela: ekoizpenaren %46.4. Hala ere, txostenak egoera larria erakusten du eta ikerleek egiazko indar batzuen egitera deitzen dute.