Munduko Pilota Txapelketa: bere historiako lehen urrezko medaila irabazi du Euskadik zesta-puntan

Barandika eta Lekerikak gaina hartu diete Estatu Batuen izenean ari diren Sorozabal lapurtar anaien kontra. Frantziarentzat ari diren Laduche eta Basque lapurtarrek eraman dute brontzezko medaila. Euskadiko emazteek zilarrezko medaila erdietsi dute.

Munduko Pilota Txapelketa: bere historiako lehen urrezko medaila irabazi du Euskadik zesta-puntan
Euskadiko puntistak ikurrinarekin podiumeko maila gorenean jarri dira. JULEN ETXEBERRIA
Kriztof Arotzarena
2026/10/21 03:49

Garaipen historikoa


Zesta-puntan, Barandika eta Lekerikak gaina hartu diete 2 mantxa eta 1, Estatu Batuen izenean ari diren Sorozabal anaien kontra. Laduxe eta Basque lapurtarrek brontzezko medaila eraman dute. Emazteetan, zilarrezko medaila lortu du Euskadik Espainiarentzat ari diren bizkaitarren kontra galdu ondotik. Hor ere Frantziako selekzioak hirugarren bukatu du.


Esku huskan, trinketeko bi finalak zuzenean ostegun honetan Euskal Irratietan

Trinketean, esku huskako finalak ostegunean izanen dira buruz buru eta binaka Frantzia eta Espainiarentzat ari diren euskaldunen artean. Atzo elkarren kontra ari izan dira multzoko azken eguna kari. Mathieu Ospitalek 2-1 irabazi du Eneko Maizen aurka. Eta Pierre Etxeberri eta Andoni Iphar 2-0 nagusitu zaizkie Alvaro Garatea eta Arai Murillori.



Pierre Etxeberri eta Andoni Iphar urdinez ari izan dira horiz ziren Alvaro Garatea eta Arai Murilloren kontra multzoko azken partida kari.


Asteazken honetako finalerdiak:


30 metroko ezkerpareta


Paleta goma hutsean - emazteak

  • Euskadi / Mexiko

  • Txile / Espainia


Paleta goma hutsean - gizonak

  • Argentina / Frantzia

  • Mexiko / Espainia


Frontenis - gizonak

  • Mexiko / Frantzia

  • Espainia / Estatu Batuak


Frontenis - emazteak

  • Mexiko / Txile

  • Kuba / Espainia


Frontball


Gizonak

  • Euskadi / Espainia

  • Mexiko / Peru


Emazteak

  • Euskadi / Mexiko

  • Venezuela / Espainia


Emaitza guziak: https://fipv.eus/pub/competicion.asp?idioma=ca&idCompeticion=53

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu