Munduko Pilota Txapelketa: zesta-puntako finalak iraganen dira Uruguain astearte honetan

54 metroko ezkerparetan, Euskadi eta Espainiako selekzioetako euskaldunak izanen dira lehian emazteetan. Gizonetan, Euskadiko Lekerika eta Barandika lehiatuko dira Estatu Batuetako Sorozabal lapurtar anaien kontra.

Munduko Pilota Txapelketa: zesta-puntako finalak iraganen dira Uruguain astearte honetan
Euskadi eta Frantziaren izenean ari diren lapurtarren arteko Xareko partida Buenos Airesen. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2026/10/20 02:45

Urriaren 15etik 24ra iragaiten ari da XX. Munduko Pilota Txapelketa Argentinan eta Uruguain. Hamabost selekzio lehian dira eta hamalau modalitatetan indarrak neurtzen ari dira.


Bosgarren eguneko emaitza batzuk astelehen honetan:


Zesta-punta 36 metro buruz buru


Neskak:

  • Euskadi: 2 / Frantzia: 0

Euskadik finala jokatuko du Espainiako selekzioko euskaldunen kontra. Eta Oihana Sorozabal lapurtarrak Mexiko garaitu beharko du brontzezko medaila erdiesteko.


Gizonak

  • Euskadi: 2 / Espainia: 0

  • Frantzia: 2 / Mexiko: 0

Euskadiko Aritz Erkiaga nagusitu zaio Espainiarentzat ari den Bailo nafarrari. Eta Frantziarentzat ari den Jean Do Olharanek Mexiko gailendu du. Erkiaga eta Olharan urrezko medaila eskuratzeko ariko dira finalean ostiralean.


Zesta-punta 54 metro binaka


Neskak:


Euskadiko eta Espainiako selekzioentzat ari diren euskaldunen arteko norgehiagoka izanen da astearte arrats honetako finalean Uruguain.


Gizonak:


Euskadiko Lekerika eta Barandikak jokatu beharko lukete finala Estatu Batuen izenean ari diren Sorozabal anaia lapurtarren parean.


Ezkerpareta 30 metro :


Paleta goma hutsean


Emazteak, finalerdiak ostiralean:

  • Euskadi / Mexiko

  • Espainia / Txile


Gizonak, finalerdiak ostiralean :

  • Mexiko / Espainia

  • Frantzia / Argentina


Xare :

  • Frantzia: 2 / Euskadi: 0

  • Uruguai: 2 / Argentina: 0

Frantzia eta Espainiako selekzioen arteko finala jokatuko da ostegunean.


Frontball :


Gizonak, finalerdiak asteazkenean :

  • Euskadi / Espainia

  • Mexiko / Peru

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu