(Xiberoa)

"Musika bizi ezan/ezak" xedearekin esperimentatu dute Atharratzeko kolegioan

Astelehen goizean Pantxix Bidart kantaria Atharratzeko kolegioala jinik zen bosgarreneko haur zonbaitekin sortu kantuaren grabatzeko. Hori gabe euskal kantagintzaren historia, artisten ezagutza baita euskararen lantzeko bide eman du xedeak.

"Musika bizi ezan/ezak" xedearekin esperimentatu dute Atharratzeko kolegioan
Atharratzeko kolegioko haur elibat Pantxix Bidartekin kantan. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/05/12 14:49

Euskal Kultur Erakundearen "Musika bizi ezan / ezak" xedearen baitan Pantxix Bidart kantaria Atharratzeko kolegioala jin da astelehen goizean. Urtean zehar euskal kantagintzaren historia, artisten ezagutza baita euskararen lantzeko bide eman du horrek.

Azken bi urteetan kolegio ezberdinetan esperimentatu ondotik, datorren sartzetik goiti kolegio eta lizeo ezberdinei EKEren partetik proposaturik izanen zaie kultura herrikoiari hurbiltzeko manera berri hau. Hortako interesaturik diren erakasleek beren gogoaren berri ematera deiturik dira EKEren partez. Jakitez xede hau urteko programari egokiturik dela, eta oro prestik dela.

Azpimarratzekoa da bai ikasleak, erakaslea eta artista oro pozik elki direla.

Interesgarri izanen zaizu