(Ipar EH)

Nafarroa errugbi taldeko gazteek Frantziako txapelketa irabazi dute

Federazioko esperantza mailako titulua irabazi dute Toac-Toec okzitaniar taldearen kontra nagusitu ondotik. Partida Bagnère de Bigorreko zelaian jokatu dute.

Nafarroa errugbi taldeko gazteek Frantziako txapelketa irabazi dute
Lanak eman dizkiote okzitaniarrek nafartarrei baina Brennus erredola eskuratu du Nafarroak. US NAFARROA
Kriztof Arotzarena
2026/06/01 07:27

ERRUGBIA


Gizonak


Esperantza mailan edo Espoirs Fédéraux mailan, finala irabazi du Bagnère de Bigorren igandean

  • Nafarroa 26 / Toac Toec 24


Federale 2 – final-zortzirenetako joaneko partida

  • Hazparne 35 / Castillon 30

Itzuliko partida heldu den igandean Castillonen (ekainaren 7an). Bost puntuko abantaila atxiki beharko dute hazpandarrek nahi badute Federale 1 mailara igan.


Promotion Régionale 2 – final-zortzirenetako kanporaketa Urruñan

  • Derbia: Azkaine 28 / Bidarte 24


Régionale 3 - final-laurdenak – heldu den igandean (ekainaren 7an) 15:00

  • Sara / Pomarez-Amou


TOP14 – azken aitzin eguna

  • Stade Français 38 / Baiona 21

Sailkapena : 12. Baiona

Azken partida heldu den larunbatean (ekainaren 6an) Jean Dauger zelaian : Aviron / Perpinia


ProD2


Mont-de-Marsanek Nizaren kontra galdu du. Landestarrak Nationalera jaisten dira. Niza haatik Prod2ra itzuliko da.

ProD2ko finala heldu den larunbatean (ekainaren 6an): Vannes / Provence. Irabazlea TOP14ra iganen da. Galtzaileak igaiteko kanporaketa jokatuko du Perpiniaren kontra.


PILOTA


Ezker pareta


Buruz burukako txapelketaren finala Iruñeko Nafarroa Arenan

  • Dario 22 / Artola 6

Lehen garaipen handia du profesionalen goi mailan errioxarrak.


Plaza laxoa


Amaturrak, Ipar EHko txapelketaren kontu, lehen mailako zortzi pareek kanporaketak jokatu dituzte bigarren mailako lehen zortzi bikoteen parean

  • Uhaldean (Bidart anaiak) 28 / Senpere (Giltzu – Jauregi) 30

  • Atzarri (Dibar - Massonde) 12 / Itsasu (Fourmeaux – Agerre) 30

  • Amikuze (Mendiburu - Cazenave) 30 / Itsasuko (Bonetbeltx – Elizalde) 23

  • Baigorri 2 (Ibarrola – Alcasena) 25 / Amikuze (Agerre – Amulet) 30

  • Denek Bat 2 (Cachenaut - Urruty) 27 / Noizbait (Larralde – Etxebarne) 30

  • Airetik 2 (Iribarren – Jauregiberri) 30 / Oztibarre (Gaxen – Luku) 23

  • Noizbait (Inxauzpe – Duhalde) 30 / Irisarri (Bidart - Etxegarai) 24

  • Noizbait (Durruti – Maitia) 30 / Baigorri (Goikoetxea – Erreka) 22

Lehen mailan hasi zuten lau parek segituko dute txapelketa maila hortan. Eta bigarren mailatik lehen mailara beste lau igaten dira. Erran nahi du lehen mailatik lau jaisten direla bigarrenera. Heldu den aste buruan, final-zortzirenak jokatuko dira.

 

Berezkoak


Armendaritzeko trinketean, ELHINA lehiaketaren finalerdiak

  • Gurrutxaga – Gixandut 36 / Larralde – Orhategarai 40

  • Ospital – Iphar 19 / Lafitte – Ducassou 40

Finala heldu den igandean (ekainaren 7an)


Donibane Garaziko Garatenean, astelehenean 17:00

  • Mariluz – Sanchez / Etxeberri - Luro


ESKUBALOIA


Gizonak


Nationale 2 – azken eguna

  • Limoges 42 / Hendaia 20

  • Zibero 29 / Rézé 27

Hendaia Nationale 3 mailara jausten da.

 

Nationale 3 - azken eguna

  • Orthez 34 / Irisartarrak 37

Sasoi ederra garaipen batekin bururatu dute Baxe Nafartarrek. Nationale 2 mailan ariko dira atharraztarrekin


Ligako azken eguna

  • Cuenca 30 / Bidasoa Irun 36

Sailkapena: 4. Bidasoa


Emazteak


Ligako finaleko bigarren partida:

  • Kanaria Handia 26 / Donostiako Bera Bera 23

Lehen partida ere irabazi zuen Rocasa Kanaria Handiko taldeak beraz bera da aurtengo txapelduna


Nationale 1 – azken eguna

  • Mérignac 41 / Euskal Kosta 27

Zazpigarren lekuan bukatzen dute txapelketa lapurtarrek. Oroit Lea Iralde eta Intza Altuna Kortsikan ariko direla, Aiacciun, heldu den denboraldian.


Nationale 2 – azken eguna

  • Zibero 38 / Blanquefort 26

Zazpigarren lekuan ere bururatzen dute txapelgoa xiberotar neskek


FUTBOLA


Gizonak


Bigarren mailan, Eibar play-offetik kanpo gelditu da Castelloren kontra 2-1 galdu ondotik eta ez da Ligara igaiten ahalko.


Emazteak


Ligako azken eguna

  • Eibar 2 / Logroño 1

  • Reala 2 / Atletico Madrid 0

  • Athletic 4 / Alhama 1

Sailkapena: 3. Erreala; 7. Athletic; 13. Eibar


LASTERKETAK


Kantatrail Eskiulan

  • 26 km - Eskiul'Hard: Talenceko Sébastien Godet eta Avironeko Emma Pédelaborde nagusitu dira

  • 13 km - Eskiul'Alez: Tony Bonneau xiberotarra eta Sophie Decun irabazle atera dira


Bokaleko lasterketa

  • 10 km: Iban Larrandaburu hazpandarra eta Amy Schanz garaile


Pop triatloia Gixunen

  • BO-ko Hugo Poumarch eta Rébecca Cadot txapeldun

Interesgarri izanen zaizu