Larzabale-Arroze-Zibitze (Baxe Nafarroa)

“Euskal gatazka ikuspegi feministatik” gaia jorratuko dute Olatz Dañobeitia eta Maider Galardik

Emazteen eskubideen nazioarteko egunaren kari, bi hitzordu Oztibarren : ostiralean 7:30tan mintzaldia antolatua da Larzabaleko Ezpeletenian : “Euskal gatazka ikuspegi feministatik" eta martxoaren 8an 12tan elgarretaratzea Larzabaleko itzulgunean

“Euskal gatazka ikuspegi feministatik” gaia jorratuko dute Olatz Dañobeitia eta Maider Galardik
Martxoaren 8an kari Oztibarren, EZ GITXU LO
Irulegiko Irratia
2026/03/05 14:38

Maider Galardi eta Olatz Dañobeitia ikerlariak dira, euskal gatazkari buruz lan egiten dute ikuspegi feministatik.

Torturaren kasuan, Ipar Euskal Herrian eta Hego Euskal Herrian, bi errealitate dira. Hala ere, aztarnak dira mugaren bi aldeetan. Olatz Dañobeitiaren arabera, Estatu Espaniolak sortu zuen tortura sistema tresna gisa "alimaleko eragina du politikoki, kulturalki eta humanoki, gizarte batean, proiektu politiko batean". Orain arte, tortura begiratua izan da indarkeria politikoaren ikuspegitik. Bi ikerlarien iritziz, betaurreko feministak ezarriz, ikusi dute "indarkeria matxistaren ezaugarriak izan dituela". Ikerlari horiek pentsatzen dute garrantzitua dela gaia plazaratzea "besteak beste, egia ezagutzeko, erreparazioa pentsatzeko eta erreparazioa antolatzeko".

2024an, Olatz Dañobeitiak aurkeztu zuen bere tesia : "Militantzia eta errepresio politikoaren azterketa feminista bat. 90eko Ezker Abertzaleko emakumeen kasua". 2025an, Maider Galardik idatzi zuen tesia : "Euskal Gatazk(ar)en Ertzeko Biolentziak. 1980-1990ko hamarkadetan senide eta lagunak auzian inplikatuta izan zituzten andreen gatazken, indarkerien eta praktika erresisteen bilketa feminista".

Biek, eta 9 beste ikertzaileekin, plazaratu zuten ere liburu bat gazteleraz, deitzen dena “Sin permiso. Estudios feministas sobre el conflicto armado vasco”. Liburu honetan hainbat ekarpen ikuspegi feministatik atzematen ahal dituzue.

Ikerketa horiek denak oinarritzat harturik, mintzaldia marxtoaren 6an, 7:30tan, Larzabale Ezpeletenian "Euskal gatazka ikuspegi feministatik", Olatz Dañobeitia eta Maider Galardirekin.

Martxoaren 8an eguerditan, elgarretaratzea Larzabaleko itzulgunean.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu