Elkar argitaletxearekin elkarlanean sortu dute obra berria, pop, folk, rock eta blues soinuek apaindurik. Hamabi kantuk osatzen dute. Iraganeko kantuei bizia emateaz gain, herri honi sorkuntza berriak eskaintzeko xedea du bikoteak.
Pop, rock, folk eta blues soinuek apaintzen dute disko berria. Kantu batzuk biziak dira, beste batzuk lasaiak, eta bi artistak ari badira bakarrik bi gitarra eta bi ahotsekin batzuen kantatzen, talde oso batek laguntzen ditu beste zenbaitzuen emateko. Sorkuntzak badira, gehienak Aguxtinek idatziak eta doinua berak ala Kamilak moldatuak. Eta bertsio batzuk ere kausi daitezke.
Larzabale Ezpeletenian eskainiko dute lehen kontzertua Kamila Zubeldiak eta Aguxtian Alkhatek ostiral arrats honetan (irailaren 18an). Ondoko datak:
Irailaren 26an Heletan
Urriaren 11n, Aiherran, talde osoarekin (Hazparneko Ezkia ikastolak gonbidaturik)
Azaroaren 8an, Miarritzeko Lurraman
Azaroaren 22an, Itsasuko elizan (Arrokagarai ikastolak gonbidaturik)