(Ipar EH)

Ovinpiade txapelketako final handian lehiatuko dira Iparraldeko bi artzaintza ikasle

Donapaleuko Errekart laborantza lizeoko ikasleak dira bi finalistak. Frantzia mailako finalean parte hartuko dute Pariseko Laborantza saloian.

Ovinpiade txapelketako final handian lehiatuko dira Iparraldeko bi artzaintza ikasle
Ile-moztaile gazteak Ovinpiade txapelketan lehiatzen.
Admin
2025/02/07 10:51

Ostegun honetan iragan ziren Akitania Berriko artzaintza ikasleen XX. Ovinpiade txapelketako finalak, Irisarrin. Orotara 31 gaztek parte hartu dute lehian, den denak laborantza lizeoetako ikasleak. Akitania Berriko bi irabazleak Alaia Queheillalt eta Nicolas Karrikondo dira, biak Donapaleuko Errekart laborantza lizeokoak. Frantzia mailako finalean parte hartuko dute Parisen, Laborantza saloian iraganen den finalean.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu