Herri kirolak eta euskara uztartu zituen Gaia elkarteak larunbatean, GET26 lelopean Angelun antolatu Gaia Egur Txapelketan.
Aizkorarekin eta arpanarekin egurra mozten ari izan ziren parte hartzaileak desafio ezberdinetan, Angelun. Enbor bat edo bi... ariketa desberdinak zituzten egiteko kirolariek. Urdiñarbetik, Bankara, Hendaiara edo Baztanera… eskualde ezberdinetatik bildu ziren aizkolari eta arpanlariak.
Arpanarekin ere ariketa ezberdinak egin arazi zizkieten. Lehen itzulian lau zati moztu behar zituzten, bigarrenean zortzi. Eta ahal bezain denbora laburrean.

Pausa denboran, Joxean Etxeberria, Baztango Zigako gazteak ariketa berezia egin zuen. Enborrean ziloak eginez gora igo eta gaineko zatia moztu zuen aizkorarekin.
Lehen aldia zen GAIA elkarteak gisa horretako txapelketa bat antolatzen zuela, herri kirolak eta euskara Angeluko Hardoy auzoraino helaraziz.
