Peio Larralde pilotariak opor egin du berezkoen binazkako txapelketa kari

Eskuko minagatik txapelketa utzi behar izan du hazpandarrak. Ekhi Ziarrustak ordezkatuko du B mailatik A mailara pasatuz eta Mikael Darmendrail ariko da Ziarrustaren ordez B mailan.

Peio Larralde pilotariak opor egin du berezkoen binazkako txapelketa kari
Azken Super Prestige lehiaketa irabazirik eta Frantziako txapelketaren banakako finala galdu ondotik, opor egin du binakako txapelketaren karietara Peio Larraldek. ESKU PILOTA
Kriztof Arotzarena
2026/03/26 15:44

Esku huskan, Peio Larraldek ez du bigarren partidarik jokatuko aurtengo berezkoen txapelketan. Lehen partida galdu zuten Ugarterekin. Eskuko mina du eta Ekhi Ziarrustak ordezkatuko du B mailatik A mailarat iganez. Ondorioz Mikael Darmendrail ariko da Ziarrustaren ordez B mailan.


Heldu da, partida hauek izanen direla larunbatean Maulen 17:00 (martxoaren 28an):

·        B maila: Darmendrail – Iphar / Maiz – Harotzarene

·        A maila: Etxeberria – Orhategarai / Ziarrusta- Ugarte


Astelehenean Donibane Garazin 16:00 (martxoaren 30ean):

·        B maila: Teillery – Larralde / Lafitte – Dufau

·        A maila: Mariluz – Sanchez / Etxeberri - Gixandut

Interesgarri izanen zaizu